Marcelo Escrich-Silent Trio

  • Data: 2017-07-25
  • Ordua: 22:00
  • Lekua: Donostiako Jazzaldia, Coca-Cola Space

Charlie Haden Songbook

Alberto Arteta (tenor saxophone, soprano saxophone), Luis Giménez (guitar), Marcelo Escrich (double bass)

Silent Trio Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko korridoreetan sortu zen, erakunde horretako irakasleak baitira hiru taldekideak. Lehen proiektu honetan, bide batez omen egiten diotela, Charlie Haden-en alderdi agian ezezagunena atera nahi izan dute argitara: haren konposizioak. Charles Edward Haden (1937-2014), izan ere, kontrabaxu-jotzaile itzela ez ezik, musikagile ere izan baitzen, eta esan behar da hark idatzitako lanak lehen notetatik ezagungarri gertatzen direla. Haren maisutasuna agerian geratu zen 1983, 1993, 1994 eta 2001eko Heineken Jazzaldietan eskaini zituen emanaldietan.