Mikel Andueza

Mikel Anduezaren ibilbide artistikoa eta profesionala ezagutzen duen orok ongi asko daki benetako musikari baten aurrean gaudela. Ikusmen zabala, musika-lurralde pertsonalak irudikatzeko duen talentu berezia eta saxofoi jotzaile gisa dituen dohain aparta dira Anduezaren nortasunaren ezaugarri nagusiak, ez ordea bakarrak: hezitzaile funtsezkoa ere bada Mikel, gazte talentudun asko dauzka ardurapean, eta harremanei dagokienez, pertsona hurbila eta atsegina da.

                  Cada 5 segundos diskoak jatorrizko zortzi konposizio eta Mikelek berakAxuri Beltza doinu tradizionalarekin egindako moldaketa bat biltzen ditu. Egitura harmoniatsu konplexuak eta baita bihurriak ere sortzeko obsesioaren ondorioz jazzean doinu bikainak sortzeko interesa zenbaitetan apur bat baztertuta dagoelako sentsazioa nagusitzen den honetan, bihotza altxatzen du Mikel bezalakoekin topatzeak, oso doinu ederrak ontzeko gai baitira eta konposizioa osotasun baten gisara ulertzen baitute, zeinetan elementu guztiak, doinuak, harmonia eta erritmoa, eskutik hartuta doazen ideia orokor batean barrena. Segur asko horrexegatik, batasunaren sentsazioa hautematen dugu, ongi garatutako istorio osoa, Mikel Anduezaren gaiak entzuten ditugunean, idatzita dagoenak eta bakarkako inprobisazio pasarteek helburu bera baitute: forma ematea ideia bati, usain gozo bati, istorio bati. Zaude ziur hor kanpoan ez dagoela horrelako zerbait lortzeko gai den asko.

Mikelen beste dohain bat, taldekideak ezin hobe aukeratzeko dohaina, hain zuzen. Irudikatzen dut zeinen pizgarria eta atsegina izan behar duen Iñaki Salvador, Dani Pérez, Chris KaseGonzalo Tejada eta Gonzalo del Val bezalako musikariekin estudio batean sartzeak, guztiak baitira txapela kentzeko moduko ibilbidea egina duten benetako maisu.

Argazkiak