1290 Prospect Place

2016ko irailean bi egun eman zituen taldeak Talavera de la Reinako Black Hill estudioetan, bertan eman zion behin betiko forma bere lehenengo albumari. Izan ere, aipatu estudioetara ezin hobe ekarri ditu zuzeneko emanaldien bizitasuna eta bat-batekotasuna taldeak, funtsean diskoa zuzeneko emanaldietatik grabatutako zatietan oinarrituta apailatzeko erabakia hartu zuelako, taldearen soinuari berezkoa zaion atmosfera bero eta bizi hori lortzeko; horretarako oso lagungarria gertatu zitzaien estudioetan nahasketa analogikoak egiteko mahai bat izatea. Diskoa osatzen duten konposizioak, gure garaiko material berria bezain freskoa eskaintzen baitute, erritmo, harmonia eta moldaketa bihurrien nahasketa landuak dira, inprobisazio pasarteetan bakarlariek beren esplorazioak egiteko ingurune aparta bihurtzen dute musika. Taldearen lehenengo lanaren izenburuak –1290 Prospect Place– zuzenean egiten dio erreferentzia gerora grabazio honetan islatuko ziren giza esperientzia aberasgarri haiek bizi zituzten eta taldearen soinua finkatu zuten Brooklyn auzoko apartamentu txiki hari. Lehen adierazi dugun Toledoko hiri horretako estudioetan egin ziren moldaketa lanak, eta ondoren Holandan egin ziren masterizazio lanak.

Jorge Castañeda (pianoa), Daniel Juárez (saxoa), Nacho Fernández (gitarra), Darío Guibert (kontrabaxua), eta Mikel Urretagoiena (bateria) musikariek osatzen dute The Machetazo. Funtsean jazzean dago sustraituta talde honen musika, baina hein batean urrundu egiten da generoaren arauetatik, musika estilo honetan ezagutzen ez diren ikuspegiarekin eta sentimenduarekin interpretatzen eta moldatzen baitu, rockaren munduko egitura jakin batzuekin parekatzera iristeko moduan, hori bai, betiere taldearen beraren galbahetik iragazita, zuzeneko emanaldietan taldekideen artean sortzen den lotura ia telepatikotik etorritako galbahetik iragazita, bostak baitira nola Espainian hala atzerrian izandako jam session ugaritan zailduak. Indar handikoak, bizi-biziak eta bikainak dira taldearen zuzeneko emanaldiak, generoan ohikoak ez diren ñabardurekin aberasten dute egiten duten musika estiloa. Taldeak egiten duen musikaren sentiberatasunak, sormenak eta originaltasunak zuzeneko emanaldietan aurkitzen dute bide egokiena bere emanaldi bakoitza entzulea hotzepel uzteko gai ez den energia positiboko deskarga bihurtzeko.