Pomodoro Hunter

2011. urtean Italia, Argentina eta Espainiako talentu handiko musikari gazteek osatutako laukote akustikoa.

Luca Tondena musikagile eta saxo jotzailea da taldeburua. Proiektu honi begira Alejandro Granados (kontrabaxua),  Ramiro Rosa (bateria) eta Alvar Monfort (tronpeta) aukeratu ditu Lucak, handiak baitira musikari horien bertuteak.

Laukotea hazi eta sendotu egin da  proiektu egonkorra osatu arte, izan ere, astero-astero jotzen du Big Bang Bar eta Bartzelonako beste klub askotan.

Talde honek jatorrizko gaiak sortzeko eta osatzeko apustua egin du, baina aldi berean jazzaren klasikoak berreskuratu nahi ditu adierazpide gisa bat-batekotasuna baliatuz eta askotariko estilo honi itxura ematen dioten musika generoen eraginak nahasiz: latinoa, bossa nova, swing, be-bop, …eta gure garaiko musikatik iristen diren beste eraginak probestuz.

2013ko maiatzean grabatu eta udazkenean argitaratu dute Luca Tonderaren gaiekin eta Alvar Monforten gai batekin osatutako lehenengo lan ha.

Haurtzaroan oinarritzen da diskoa, haurtzaroa baita benetakotasunaren garaia eta geure baitan sakon-sakonenean gordetzen dugunarekin harremanetan jartzeko aldia.

Gaiak osatzeko orduan, Luca Tondera saxo jotzaileak bere iloben irudiak hartu ditu adibide gisa, eurek ematen diete izena gai gehien-gehienei.

Gai bakoitzak iloba bakoitzaren izaera eta funtsa uzten ditu agerian.