Mikel Anduezaren zazpikotea

  • Data: 2017-07-25
  • Ordua: 12:30
  • Lekua: Donostiako Jazzaldia, San Telmo Museoa

50 urte John Coltrane hil zela

Mikel Andueza (saxo altua), Bob Sands (saxo tenorra), Miguel Ángel López (saxo baritonua), José Luis Gámez (gitarra), Francesc Capella (pianoa), Víctor Merlo (baxua), Jo Krause (bateria)

John Coltrane duela 50 urte zendu zen, baina eragin erabakigarria utzi zuen etorkizuneko belaunaldientzat. Mikel Andueza euskal saxofonista gailenaren inguruan eratu den zazpikote bikain honek haren obra sorberrituko du. Kontzertuan, taldekide bakoitzak John Coltrareneren irudiari erreferentzia egiten dion pieza bana aurkeztuko du. Coltraneren piezetan oinarrituta taldekideek egindako moldaketak interpretatuko dituzten arren, okasiorako taldean konposatutako obrak ere eskainiko dituzte. Une musikal bakoitza hura proposatu duen taldekideak azalduko du: zer kontzeptutan oinarrituta dagoen eta zer ekarri dion omenduaren irudiak bere ibilbide profesionalean.