FMA trio

FMA trio Fredi Pelaez (Hammond organoa), Mikel Romero (gitarra) eta Ander Hurtado de Saratxok (bateria) osatzen dute, Hammond organodun trio klasikoen bidea jarraituz. Horietan bezala, FMA trio-n Frediren Hammond organoak betetzen du baxuaren papera, horrela “hiru musikarik osatutako laukotea” eratuz.

Pottoko studios-en grabatutako lehenengo disko honetan jasotzen diren konposizioek Larry Young, Larry Goldings edo Jimmy Smith-en hirukoteen musika ekartzen dute gogora, boogalootik abiatu eta balada goxotik energiak gainezka egiten duen swing azkarretara zabaltzen den estilo-aniztasunarekin.Taldekideak:

Fredi Peláez (Hammond organoa eta soinu teknikaria-Lazkao)

Euskal Herriko Goi mailako musika ikastegian Jazz Musikan lizentziatua.

Pianoa bere lehen tresna izanik, organo Hammond-arekin aditua. Parte hartu duen proiektuen artean Organiks, Dynamic trio, Carlos Bernal trio, CIF proyect etab daude. Musikari bezala hainbat artista eta taldeekin grabatu du: Marea, Ruper Ordorika, Baxter, Fontso, Korrontzi, Pello Ramirez, Kupela etab.

Mikel Romero (Gitarra-Bilbao)

Gitarra klasikoan eta jazz gitarran goi mailako tituluduna.

Organiks, Dynamic Trio, Mikro eta beste hainbat jazz taldetan aritua. Folk, rock eta metal estiloak ere jorratu ditu besteak beste Urgabe, Korrontzi eta Vagos taldeekin.

Ander Hurtado de Saratxo (Bateria-Alonsotegi)

Oso gaztetatik piano klasikoa ikasi zuen, geroago perkusio klasikoa eta bateriarekin ere hasi zen.

Egun Iruñako goi mailako kontserbatorioan jazz bateria ikasketak egiten ditu. Kike Mora trio, Jazz at 5 taldeekin jo izan du. Horretaz gain, musika klasikoko hainbat talderekin lan egin du eta Korrontzi eta Trikizio taldeetako partaide da.

 

 

Argazkiak