Luca Tondena

Lecceko “Tito Schipa” goi-mailako musika ikastegian hasi zen ikasten 1994an graduatua lortu zuen arte. Urte hartan amaitu zuen espezializazioa musika klasikoan, Perugian.
2000. urtera arte emanaldi ugari eskaini zituen bakarlari gisa flautak eta pianoak osaturiko taldetan, betiere maisu handien pieza klasikoak interpretatuz: Bach, Shubert, Hindemith, Debussy. 2000. urtean hasi zen saxo tenorra jotzen. 2001. urtetik aurrera ekin zion musika modernoa ikasteari Bartzelonako Taller de Músics ikastegian. Harmonia modernoa ikasi zuen Pere Arguimbau irakaslearen eskutik eta talde eskolak jaso zituen irakaslea Jon Robles izan zuela. Guim García eta Jon Robles irakasleak lagun ikasi zuen saxoa.
2006tik 2009ra arte Badalonako musika ikastegian ikasi zuen eta saxo eta ear training eskolak jaso zituen Martí Serraren eskutik. Bartzelonako jazz mintegietan parte hartu zuen besteak beste Jorge Rossy, Perico Sambeat, Jon Robles eta Jerry Bergonziren eskolak jasotzeko.
2007an Bartzelonako Amadeus musika akademia fundatu zuen beste lagun batzuekin batean, eta saxo, zeharkako flauta eta talde eskolak emango zituen hartan. Gaur egun aipatu Akademiako jazz arloko burua da. http://www.academiaamadeus.com/

2009an hasi zen musika modernoaren eta jazzaren goi-mailako ikasketak egiten Bartzelonako Liceu kontserbatorioan; bertan saxo eta talde eskolak jaso zituen Jon Robles irakaslearen eskutik, piano eskolak Mariano Diazekin eta entzumen eskolak Iñaki Sandoval irakaslearekin.

2009an eta 2010ean espezializazio handia lortzeko bekarekin eta “Tete Montoliu” bekarekin saritu zuen AIE elkarteak.

Molde askotako jazz taldeekin lan egin du hainbat bikote, laukote, boskote eta seikoterekin. 2008an, bere “Luca Tondena Quartet” laukotea lagun, finala jokatu zuen Bartzelonako jazz lehiaketan artista honen beraren gaiak interpretatuz: www.myspace.com/lucatondenaquartet. Laukotea lagun hainbat jazzalditan parte hartu du.
2009tik aurrera astero jotzen du Bartzelonako Big Bang Bar ostatuan, eta hark antolatzen ditu bertako jazzaren jam saioak. Sarritan jotzen du gitarra eta saxoaren formatuarekin jazzaren standardak interpretatzeko: Myspace.com/danielujuetalucatondena.

Argazkiak