Cantus Caterva

Hasierrek egile gisa eskain ditzakeen disko ugarietako bat da honakoa, baina lan honetan Hasier bera da, bere handitasunean eta xumetasunean. Dena da zentzuduna lan honetan, agerian uzten du konfiantzazko giroan musika nola ulertzen duen: laguntzaileen taldera biltzen dira Hasier bera bultzatu zutenetako batzuk –Iñaki Salvador, Mikel Andueza– eta azken aldian izan dituen kide batzuk, esate baterako, Jorge Abadíaseta Julen Izarra (Nevermind Trío),Fernando Neira (Ruper Ordorika) eta Jon Piris (Miguel Salvador Project). Hainbat formatutan banatzen du bere lana, hirukoteetan, laukoteetan, boskoteetan…

Inork ez dezala perkusioen eta erritmo konplexuen aurreko trebetasunen katalogo bat espero: Hasier Oleaga bateria jotzaile handia baino askoz ere gehiago da, gertutik ezagutzen dutenek ondo asko dakite haren musika eta irribarrea egiazkoak eta kutsagarriak direla. Ororen gainetik hunkitzeko eta hunkiarazteko musikaria da Hasier. Zintzotasun kontua.