The Legacy

Disko honetan soilik standard bakar bat dagoen arren, My Romance gai klasikoaren hirukoen irakurketa gozoa, talentu berezia eta abesti bakoitzaren dinamiken eta mugimenduen gaineko kontrol miresgarria agerian uzten dituzten gai propioak dira gainerakoak. Bizitzatik eta berezko lurrinetik arnas egiten duten gaiak dira.