Uda labur hori / Aquel corto verano

Liburu batean du abiapuntua Aquel corto verano diskoak, Juan de Diego Gerra Zibileko aurreneko hilabeteetan Madrilen hildako buruzagi anarkista leondar Buenaventura Durruti pertsonaia liluragarriarengana hurbiltzera eraman zuen El corto verano de la Anarquía liburuan, hain zuzen. Liburu hura eta garaiko Bartzelonako beharginen bizimoduari buruzko idatzi sorta bat dira musika kontakizun honen erreferentzia, eta gai bakoitza, nota bakoitza esatera ere ausartuko nintzateke ni, giza esperientzia bati lotua da, istorio bati lotua. Eta hain zuzen ere horretan oinarritzen da disko honen lilura: gu berez bizipenak diren paisaietara eramateko gaitasuna du. Eta hori ez da batere erraza.