EVA FERNANDEZ QUINTET

  • Data: 2017-01-21
  • Ordua: 20:00
  • Lekua: Ermua, Lobiano kultur etxea

Jazzaren munduan etorkizun handiko saxofoi jotzaile eta abeslari gazte kataluniarra da Eva Fernández. Gaztea den arren, askotariko musika-tresna jotzaile Joan Chamorro zuzendari duen Sant Andreu Jazz Band taldeko kidea da, eskarmentu handia bildu du urte gutxian, eta emakume gazte aipagarrien azken labealdikoa dela esan genezake. Dagoeneko izen handiko artistekin batean agertu da aipatu taldea, besteak beste Perico Sambeat, Dick Oatts, Ken Peplowski, Ignasi Terraza, Bobby Gordon, Jesse Davis, Terell Stafford, Wycliffe Gordon, Josep M. Farràs, Scott Robinson, Josep Traver, Matthew Simon, Llibert Fortuny, Carles Benavent eta Jordi Bonell artistekin, eta hainbat proiektutan parte hartu du Andrea Motis & Joan Chamorro Group taldearekin. Bestalde, Bartzelona, Terrassa, Porta Ferrada, Menorca, Roses, Vic eta Xàbia (Valentzia) hirietako jazzaldietan parte hartu du, besteak beste.

Oraingo honetan boskotearen formatuarekin ageri zaigu Eva Fernández, David PastorJosé Luis GuartToni Pagès eta Miquel Angel Cordero bezalako izen handiko jazzmanak biltzen dituen proposamenean. Eva Fernández Group izenarekin, betiko eta gure garaiko jazzaren errepertorio oparoa eskaintzen digu taldeak, errepertorio arriskutsua, dotorea eta aldi berean freskoa. Talentua eta konplizitatea, gaztetasuna eta eskarmentua, zuzeneko ikuskizuna, betiko estandarrak berrituz, izango diren estandarrak sorraraziz. 
That Darkness du izenburua Eva Fernándezen eta bere boskotearen aurreneko lanak. Taller de Músics zigiluarekin grabatua da.