Mundu berri bat daroagu geure bihotzetan

2016-07-14

Liburu batean du abiapuntua Aquel corto verano diskoak, Juan de Diego Gerra Zibileko aurreneko hilabeteetan Madrilen hildako buruzagi anarkista leondar Buenaventura Durruti pertsonaia liluragarriarengana hurbiltzera eraman zuen El corto verano de la Anarquía liburuan, hain zuzen. Liburu hura eta garaiko Bartzelonako beharginen bizimoduari buruzko idatzi sorta bat dira musika kontakizun honen erreferentzia, eta gai bakoitza, […]

Guztia Irakurri
Uda-Verano

zintzoa, pertsonala, interesgarria

2016-06-13

Alberto Arteta saxofoi jotzaile nafarrak zuzentzen duen taldearen bigarren diskoa da The Legacy eta ugari dira lan honekin gozatzeko arrazoiak:  zintzoa da, pertsonala, eta esateko interesgarri asko duten musikari baten eta talde baten haziera esponentzialaren lekukotasuna da. Hortaz, bidean haien urratsak eta zureak gurutzatzen badira, ez ezazu ez ikusiarena egin: musikari handia da Alberto Arteta, […]

Guztia Irakurri
Alberto

RS Faktor : Jazza sekula ez da amaitzen

2016-06-02

Ruben Salvador, bere tronpeta bikain jotzen jakiteaz gain, bereak dira Akufeno disko berriko lan gehienak, eta agerian geratzen da egileak luma zorrotza duela: itsasoz eta lehorrez entzulea Galiziara eta Euskadira eramaten duten doinuak dira, bopetik hots garaikideagoetara egiten dituztenak. Iturri askotatik edaten du Salvadorrek, eta hari askotatik egiten du tiraka, ez du bere burua mugatuta […]

Guztia Irakurri
RubenSalvador1